16Urt
2018
0

2018-2019 matrikulazio epea zabalik!

Aurreko urteetan bezalaxe, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko 2018-2019 ikasturterako ikasle berriak matrikulatzeko epea hastear dago:  urtarrilaren 29tik- otsailaren 9ra, hain zuzen ere.

 

“Karitate Alabak. Begoñako Andra Mari” Ikastetxean asko izan dira azken urteotan gurekiko konfiantza erakutsi dutenak. Asko zarete, une honetan ere, konfiantza horren ondorioz zuen seme-alabak gurean dituzuenak; eskola-komunitatearen partaide, bezero eta adiskide izanik aldi berean. Ez dago eskolarentzat propaganda hoberik barrutik bizi dutenen balioestea baino. Horregatik, eskolaren irudi ona ematea guztion zeregina dela uste dugu; era horretan zuek duela urte batzuk egin zenuten bezala, beste batzuk ere hurbilduko baitira gurera.

 

Jakinaraztea ere, urtarrilaren 26an, 16:15etan ate irekiak egongo direla. Horrez gain, gure ikastetxea ezagutzeko eta bizitatzeko, irakasleen laguntzaz, web orriaren bitartez: www.hcbegona.es edo telefono honetara: 944110743 deituz gero.

Esteban Pernet 22 kaletik sarrera

 

2018-2019 ikasturtean 2 urteko geletan D ereduarekin hasiko gara.