25Urt
2018
0

Aurrematrikula 2018-2019

Hemen daukazue behar duzuen informazioa gure ikastetxean aurrematrikula egiteko:

  • Aurrematrikula egiteko eta dokumentazioa emateko epea: urtarrilak 29tik otsailak 9ra
  •  Ikastetxean aurkeztu behar den dokumentazioa:
    • Ikastetxeko matrikula-orria
    • 3 argazki
    • Ikaslearen NANaren fotokopia/pasaportea. (AIT atzerritarrak izanez gero)
    • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia edo pasaportea (AIT atzerritarrak izanez gero)
    • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia edo jaiotze-ziurtagiria.
    • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria.
    • Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina
    • Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpen judiziala.
    • Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta (premia berezietako ikasleak)
    • Egindako ikasketen ziurtagiria (EEAtik kanpo datozen ikasleak bakarrik)
    • Osasun-ziurtagiria alergiaren bat eukiz gero.
  • Deskargatzeko dokumentazioa:

EGUTEGIA

Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:

  • On-line: 2018ko urtarrilaren 29tik otsailaren 8ra   HEMEN
  • Ikastetxean: 2018ko urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra

Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2018ko otsailaren 20an
Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2018ko martxoaren 1ean
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2018ko martxoaren 14ra arte
Eskabideari uko egiteko: 2018ko martxoaren 14ra arte
Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2018ko martxoaren 22an

Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2018ko apirilaren 11an
Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2018ko apirilaren 23ra arte