25Urt
2018
0

Aurrematrikula 2018-2019

Hemen daukazue behar duzuen informazioa gure ikastetxean aurrematrikula egiteko: Aurrematrikula egiteko eta dokumentazioa emateko epea: urtarrilak 29tik otsailak 9ra  Ikastetxean aurkeztu behar den dokumentazioa: Ikastetxeko matrikula-orria 3 argazki Ikaslearen NANaren fotokopia/pasaportea. (AIT atzerritarrak izanez gero) Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia edo pasaportea (AIT atzerritarrak izanez gero) Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia edo jaiotze-ziurtagiria. […]

16Urt
2018
0

2018-2019 matrikulazio epea zabalik!

Aurreko urteetan bezalaxe, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko 2018-2019 ikasturterako ikasle berriak matrikulatzeko epea hastear dago:  urtarrilaren 29tik- otsailaren 9ra, hain zuzen ere.   “Karitate Alabak. Begoñako Andra Mari” Ikastetxean asko izan dira azken urteotan gurekiko konfiantza erakutsi dutenak. Asko zarete, une honetan ere, konfiantza horren ondorioz zuen seme-alabak gurean dituzuenak; eskola-komunitatearen partaide, bezero eta […]

16Urt
2018
0

BERBALAGUNA Gure ikastetxean

Joan den ostegunean (urtarrilak 11), DBHko 4. mailako ikasle batzuk LHko 6. mailako ikasle talde bakoitzarekin ordu erdiz bildu ziren. Asmoa elkarrekin hainbat gairi buruz euskaraz hitz egitea zen. “Errepikatzeko moduko ekimena”, parte-hartzaileen esanetan.

21Abe
2017
0

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako argazki-lehiaketako irabazleak

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, argazki-lehiaketa bat antolatu genuen duela bi aste, eta hauexek dira irabazleak: LHko 5. mailako: Irene Casado, Ane Guerra eta Elvis Ogum DBH 1. mailako: Andrea Álvarez, Ane Aguinaco, Irati Guerra, Zuleika Hurtado eta Ainara Rey. LHko ikasleek Karpinabentura-rako sarrera bana irabazi dute, haiek eta, haiekin batera, heldu bat joateko; eta DBHkoek denak […]

14Aza
2017
0

Karisma Bizentetarraren 400. urteurrenaren logoa

Aurten, 2017an, Karisma Bizentetarraren 400. urteurrena ospatzen ari gara. Familia bizentetarrak gonbidapena zabaldu nahi digu gure artean kanpotarrak hartzeko eta Frantzizko Aita Santuak hasi duen errukiaren ospakizunarekin bat egiteko. Ondorengo estekan 400. Urteurrena ospatzeko logoaren azalpena uzten dizuegu.

[Basque] Page 1 [Basque] of 7