DSC06193GURE PEDAGOGIA IREKI, MALGU ETA ERAIKITZAILEAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA JARDUERARI BIZI EMATEN DIOTE, IKASLEEN BEHARRETARA EGOKITZEN DELARIK ETA HEZKUNTZA –KALITATEAK ESKATZEN DITUEN BERRIKUNTZA DIDAKTIKOAK BARNERATURIK

 

 ESKOLAREN HEZKUNTZA ESTILOA INSPIRATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK

1. Ikaslen prestakuntza integrala pertsonaren, bizitzaren eta munduaren kuspegi kristauaren arabera.
2. Ahulenen aldeko aukera, ahulezia hori maila ekonomikoan, gaitasun intelektualean zein beste edozein arlotan egon.
3. Ebanjelioaren balioak bizitzea, horien bidez agertzen baitugu Jainkoak maite gaituela.
4. Justiziaren eta elkartasun unibertsalaren aldeko konpromisoa, gizartea eraldatu eta hobetzeko partehartze aktiboa eginez.
5. Xalotasunean oinarritutako eskola harreman eta giroa.
6. Bizi eta naturarekiko errespetua, zientziaren eta teknologiaren aurrean erantzukizuna sustatuz.

*******

DSC06266GURE HEZKUNTZA-JARDUERAREN ALDERDIAK:

HEZKUNTZA INTEGRALA : Hezkuntza integrala: Ikaslearen dimentsio guztien garapena, eman dezakeen guztia iritsi ahal izateko.
DESBERDINTASUNEKIKO ARRETA:  Hezkuntza pertsonalizatua, tutoretza eta orientazio-zerbitzuari aparteko garrantzia emanez. Pluraltasun etniko, kultural eta erlijiosoaren errespetuz heztea eta pluraltasun horiekiko irekita egotea.
GIZARTE KONPROMISOA: Gizarte pluralaren balio eta kontrabalioen ezgutza. Errealitatea zentzu kritikoz aztertzea. Justiziarekiko eta behartsuenen sustapenaren aldeko konpromisoa, ekintza zehatzak bideratuz.

-HARREMAN HURBILAK ETA LANKIDETZAZKOAK: Senidetasunezko Eskola-giroa eta horren baitan xalotasuna, abegia, konfiantzaeta alaitasuna. Ikasketa kooperatiboa, hainbat alderdi sustatzeko: bizikidetza, errespetua, elkarrizkeetarako gaitasuna eta lankidetza. Hezitzaileen presentzia hurbiltasun eta laguntza-jarrera batean oinarritua, eta hezkuntza-estilo koherente eta kalitatezkoarekin.

FEDEAN HEZTEA: Fedearen eta jakintza, balio, jarrera eta jokaera multzoaren arteko harmonia, fedearen, kulturaren eta bizitzaren arteko sintesia norberak egitea errazteko. Ikaslean beren fede-heldutasunera iristeko prozesuan laguntzea, gazte pastoralaren elkarteen bitartez eta bereiziki JMV (Andre Mariaren Gazteri Bizentetarrak) Eskola komunitateko kideei fedean sakontzeko eta prestakuntza hartzeko proposamena.


ASIALDIRAKO HEZKUNTZA: Eskola-orduz kanpoko prestakuntza-ekintzak, gero eta dimentsio zabalagoak dituen mundo baterako sarbide emanez Eskola-komunikateari.


IKT HEZKUNTZAREN ZERBITZUAN: Gizarteak arlo honetan eskatzen dituen gaitasunak eskuratzeko bitartekoak erabiltzea, balio personal, etiko eta harremanezkoak balioetsiz balio tekniko hutsak baino areago.


EBALUAZIO SISTEMATIKOA: Hezkuntza-jardueraren kalitatearen azterketa, etengabeko hobekuntzara bideratua.

ESKOLA KOMUNITATEA

DSC06277

Gurasoen, irakasleen, ikasleen, administrazio eta zerbitzuetako langileen eta erakunde titularraren arteko harreman etengabeak, erantzunkidetasun giroan, koherentzia eta ugaritasuna ematen dio gure hezkuntza-maila on bat lortzen laguntzen du.

Eskola komunitatean parte hartzeak ondoko konpromisoak hartzea esan nahi du:
-Gure gaitasun eta abileziak zerbitzu-izpirituz partekatu eta ematea.
-Komunitatea bizi bat eraikitzen ahalegintzea, denok denon onura nahi dugularik.

AURKEZPENA; “CARACTER PROPIO DE ESCUELAS VICENCIANAS”