NORTZUK GARA?

Triptiko informatiboa

(Misioa)E_MISIOA

     Santutxun kokatzen den eta izaera soziala duen bizentziar hezkuntza komunitatea gara. Gure helburua, ikasleak pertsona modura heztea da, munduaren ikuspegi kristau eta bizentziarretik; gizartearen bilakaera eta hobekuntzan aktiboki parte hartzeko prestatzen ditu.
Horretarako familiekin elkarreragina daukagu:
• Dibertsitatetik lan egiten dugu, ikasle bakoitzaren behar izan eta erritmora moldatuz, arreta berezia izanik ekonomikoki, gaitasun intelektualen aldetik edota bestelako ezintasunak dituztenekin.
• Giza baloreetan oinarrituriko hezkuntza bultzatzen dugu, kristau bizentziar ereduaren arabera, era berean gure kultura ere bultzatuz.
• Erabiltzen dugun metodologia, gaurkotua eta malgua da, gaitasunak eta ikasketa ohiturak lantzen dira hezkuntza maila onak lortuz.
• Tutoretza eta orientazioarekin ikasleen motibazioa eta estimulua indartzen ditugu, gaitasunen garapenean oinarrituz, pertsona arduratsuak lortzeko.
• Kalitatezko hezkuntza emateko ikasleekin hurbiltasunean lan egiten duten pertsona taldea daukagu, ikasle eta familien beharrizanak kontutan izanik eta ikastetxeko elkarbizitza zainduz lan egiteko giro egokia lortuz.

loonapix_14214179242577552228

ZER NAHI DUGU?  (Ikusmira)

E_IKUSMIRAIkastetxearen helburuak:
* Partekatutako misioaren indartzea komunitatearen parte hartze osoa lortuz, ikastetxearen ezaugarriak mantenduz, baloreak lantzen jarraitu eta gaur eguneratzen jarraitu.
* Barnekotasuna eta konpetentzia espiritualaren heziketa sustatzen ditu, bai irakasle zein ikasleetan, bestalde giza-hezkuntzan beharizan gehien dituen ikasleen integrazioa errazteko ekintza solidarioetan parte hartzen du inguruneakin konpromisoa lortuz.
* Ikasleen gaitasun eta interesei erantzuna emateko berrikuntza proiektuak garatu, metodologia berriak erabiliz.
* Dibertsitatean lan egitea ikastetxe inklusiboaren irizpideak jarraituz.
* Ikasleen garapen osoa lortzeko familiekin batera elkarlanean jarraitzeko bideak bilatu, denon artean koherentzia lortuz.

BALOREAK

E_BALOREAK     Transmititu nahi ditugun baloreak Berezko Izaeran eta Ikastetxeko Hezkuntza eta Kurrikulu Proiektuan daude, ikasturte bakoitzean Hezkuntzako Ekintza Planean eguneratuak daudelarik.
Arduratsuak izatea lanean eta erabakiak hartzerakoan: bakoitzak bere betebeharren ardura izatea.
Besteekiko harremanak lauak eta errespetua zainduz: oinarrizkoari ematea garrantzia eguneroko harremanetan.
Askatasuna bilatu: autonomoak izatea, izaera kritikoa mantenduz eta besteekiko eta norberarekiko jarrera zabala izanik.
Bakea: lasaitasuna eta oreka mantendu arazoak konpontzeko.
Lagunkidetasuna: beharrizanetan pentsatu, besteen sentipenetan. Bizitza erraztu.
Jainkoarekiko garrantzia eta zabaltasuna: fedearekiko errespetua eta hedapena.
Kudeaketaren baloreak:
Berrikuntzaren hobekuntzan jarraitzea jarrera zabala izanik: irakaskuntza eta kudeaketaren aldaketetara.
Gizartearekiko ardura izatea: gizartearen beharrizanei erantzuna ematea.
Langileekiko inplikazioa eta konpromisoa: ikastetxearen kudeaketa eta hezkuntza komunitatean.
Langileen formazioa: profesionalki zein karisma eta balore bizentziarretan.