– Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa da.

-Etapa bakoitzaren amaieran, hezkuntza helburuak eta bizitzako esparru eta egoera  guztietako arazoak (pertsonalak, sozialak, akademikoak) ganoraz konpontzeko balio dutenak ebaluatzen dira.

– Hezkuntza eredu pedagogikoak oinarrizko konpetentzia guzti-guztiak, zeharkakoak zein  diziplina baitakoak, ebaluatzea planteatzen du. Edukiak (adierazpenezkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak) ebaluatu behar  dira baina batez ere  ikasleek  nola kudeatzen dituzten ebaluatzen da.

Ebaluazioaren osagarritasunean oinarritzen den Hobekuntzarako ebaluazioa da.-