–  Ikasleen formakuntza integrala garatzea, ikuspegi kristau eta bizentetarrarekin , gizartearen eraldatzaileak bihur daitezen.

– Gure ikasleak giza eskubideekiko, balio etikoekiko eta askatasunekiko errespetuan heztea.

Ikasleen beharrei egokitutako tutoretza eta plan pertsonalizatuen bidez , izaera inklusibo eta normalizatua garatzen duten ikasleak nahi ditugu, guztientzako eskola-arrakasta bermatzeko.

– Beste kultura batzuen inguruko ezagutza eta errespetua sustatzen duten ikasleak heztea, haien etorkizunerako  aberasgarria izango den balio bezala.

-Ikasle bakoitza izaki globala denez ,beren dohainak eta gaitasun fisikoak, intelektualak, afektiboak, sozialak eta etikoak aurkitzen, ezagutzen eta garatzeko aukera emango diegu.

– Ikaslea ikaskuntzan inplikatzea ikasketa kooperatiboaren bitartez, bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko eta ikasteko nahia pizteko.

– Gure ikasleak ingurunearekiko eta kolektibitatearekiko konpromisoa eratzea eta gizartearekiko zentzu kritikoa garatzea.

– IKTak curriculumean integratzea, gure ikasleak planteamendu metodologiko berritzaileetan trebatzeko, tresna teknologikoak eta digitalak haien ohiko ekintzetan baliabide gisa erabiliz.

– Gure ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitzerakoan gure erkidegoko hizkuntza ofizialak menperatzea eta atzerriko hizkuntza baten oinarrizko maila garatzea, bai hitz egiteko bai ulertzeko (ingelesa).