– Erabiltzen ditugun metodologien bitartez, ikaslea ikaskuntza prozesuan  inplikatu nahi dugu, norbere gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko. Ikasle aktiboaren bila dabilen ikaskuntza esanguratsua eskaini nahi dugu.

-Gure ikasleen aniztasuna aintzat hartuta,  hezkuntza pertsonalizatuan oinarritzen gara, irakaskuntza prozesua ikasleen berezitasunetara egokituz. Beraz, hau lortzeko, irakaslea erritmo anitzak errespetatzen dituzten egoeren diseñatzaile bihurtuko da, klase magistralak baztertuz.

Autonomia, kooperazioa eta bizikidetza  bultzatzen dituzten estrategiak bilatzen ditugu.

– Oinarrizko gaitasunak helburuak izanda, disziplina arteko planteamendua edo planteamendu globala bultzatu nahi dugu

Baliabide didaktiko anitzak erabiltzen ditugu, inguruak eskaintzen dizkigun aukerak  aprobetxatuz  ( pertsonak, erakundeak…) eta baliabide digitalak ( IKTak ) integratuz.

Horretarako hauexek dira gure metodología-apostu nagusiak:

–  Ikasketa Kooperatiboa

– Adimen anitzak

– Proiektuen bidezko lana.

– Hiuzkuntza integratua eta integrela

– Ikasketa zerbitzua

– Arazo egoera