Normalkuntzaren logotipoa eta leloa    7008028

Normalkuntzaren bloga: http://euskarazlanetajai.blogspot.com.es/

 

       Normalkuntza taldearen erronka euskara ikastetxeko esparru guztietan erabiltzea da, eta hori lortzeko, honako xede hauek ditu taldeak:

 1. Euskal hiztunen kopurua handitzea.

2. Euskararen erabilera sustatzea.

3. Euskararen erabilera ikastetxeko esparru guztietara hedatzea.

4. Euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten arau adostuak indarrean jartzea.

5. Euskal kultura zabaltzea.

DSC03698                 Aipatutako xede horien lorpenean eragile asko hartu behar dira kontuan. Hala ere, eta hezkuntzari dagokionean, eskola eragile garrantzitsua da. Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera, eta hura erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da. Horretarako, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, familiak, langileak… elkarrekin lan egiteko.

        Gure helburu guztiak auzo mailan ere jorratzeko, Ulibarri Programan parte hartzen dugu guneko hainbat ikastetxerekin. Horri esker, eskolen arteko koordinazioa eta lankidetza lortzen dugu.

DSC06278        Hainbat ekintza egiten ditugu, bai ikastetxean bertan bai eta ikastetxetik kanpo ere.

     Ikastetxetik kanpo euskarazko antzezlanak eta filmak ikustera eramaten ditugu ikasleak.

     Eta ikastetxean bertan euskal kulturarekin lotutako ekintzak egin ohi ditugu (Euskararen Nazioarteko Eguna, Ihauteriak, Euskal Kultura Astea, Santa Ageda, Olentzero).

     Halaber, ikasleek euskara bai gela barruan bai gelatik kanpo erabil dezaten, hainbat ekimen martxan jartzen ditugu: Euskal Txokoa, blog, jolasak, megafonia, lehiaketak…

     Hori dena Normalkuntza taldearen ordezkariak diren ikasleekin elkarlanean egiten dugu.