Kristau eskola bizentetarra

Gure bizimoduan eta jokaeran Jaingoikoa  eta gure fundatzaileak eredutzat izango duena.

Bizikidetza/Hezkidetza:

Giza eskubideak eta pertsona bakoitzaren berezitasunekiko errespetua oinarritzat duen ikastetxea nahi dugu. Hezkuntza Komunitateko kideen arteko gatazkak gure eguneroko heziketa prozesuan integratzen duena, bakea bultzatuz.

Inklusibitatea eta kulturartekotasuna:

Pertsona guztiei irekita egongo den ikastetxea nahi dugu; bakoitzaren berezitasunak errespetatuz, kultur-artekotasuna bultzatuz eta bakoitzari erantzuna emanez. Ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko izango dena.

Garapen integrala:.

Ikasleen dimentsio guztiak: hezkuntza emozionala, sormena, adimen anitzak, osasuna eta espirituala bermatzen duen ikastetxea.

Ikaslea protagonista:

Ikasle berak bere gaitasunak erabiliz bere jakituria eraikitzen joango dena, ikerketa lanak modu autonomoan,edota kideen jakintza konpartituz, irakasleekiko lankidetza eta elkartasunaren bidez.

Gizabidea

Ingurunean eta, oro har, gizartean inplikatuko dena, ikuspegi soziala, ekologikoa eta kritikoa erakusten.

Etengabeko hobekuntza.

Ikasleen eta gizarteen egokipena bat  joan dadin, berrikuntzak (metodologian, kudeaketan eta IKTak) gure eginbeharretan txertatu egiten duena.

Normalizazioa eta eleaniztasuna

Euskararen normalizazioa bultzatuko duen eta ikasle eleanitzak trebatzearen alde egingo duen ikastetxea nahi dugu.

Familien inplikazioa:

Gure hezkuntza prozesuan familien partehartzea funtzezkoa da, horretarako bideak irekiko dituen ikastetxea nahi dugu.