Imagen1Hello everybody! “English at School” taldea ikastetxean bueltan daukagu. Jakin badakigu ingelesak gero eta pisu handiagoa daukala gure ikasleen bizitza eta garapenean, horregatik, gure lan taldearen asmoa hizkuntza hau era entretenigarrian zabaltzea da.

Imagen2¿Zeintzuk dira kurtso honetarako helburuak?

Gure ikasleek “English Corner” erabiltzea nahi dugu parte hartzeko eta hizkuntza honetan adierazteko.

 

Imagen3Ez hizkuntza bakarrik baiziketa ingelesezko tradizio eta jaialdiak transmititu eta ospatuko ditugu, horregatik kultur programazioak ditugu: antzerkiak, filmak…besteak beste.

Imagen4

Irakurketa oso garrantzitsua da, hori dela eta ikasleek irakurgai mailakutuak aurki ditzakete liburutegian. Animatuko ditugu erabil ditzaten.

Gustatuko litzaiguke ingeles bloga berreskuratzea, non errefortzu materiala, ikasleen lana, ekintza desberdinak eta abar argitaratuko baitugu.
Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzak eskeinitako diru laguntzak atzerrian ingeles ikastaroak egiteko informazioa jasoko duzue, udalekuei eta egonaldiei buruzko informazioa ere bai.