DSCN1084       Gure ikastetxeko jantoki zerbitzua GASCA (Gastronomía Cantábrica) enpresari dagokio, eta hiru hilabeterik behin menua eta kaloriak, proteinak eta bitaminen analisia zehaztua banatzen da plataformaren edo paperen bidez.
Menu bereziak eskatu ahal dira nahi izanez gero. Aldaketa egiteko, idazkaritzara deitu behar da goizeko lehenengo orduan. Txangoak egiten direnean, eguneko menuaren ordez, pic-nic-ak eskatu ahal dira.
Jantokiko eta kanpoko ekintzeko eskaereei erantzuna emateko jantokian txanda bikoitza honako modu honetan antolatu dugu:
• Haur Hezkuntza 2.zikloa: 12:45-13:30
• Lehen Hezkuntza: (13:00 – 13:40)( 4. maila barne). Talde honek atsedenaldia edota kanpoko ekintzak haien txanda bukatzean izango ditu.
• Bigarren txanda: (13:45 – 14:10) Lehen Hezkuntza ( 5. eta 6. maila barne) eta D.B.H. Talde honek atsedenaldia edota kanpoko ekintzak lehenengo txandak jaten duen bitartean eta bere txanda bukatzean egingo ditu.

Jantokiko sukaldea berreginda izan da eta mahai bero bat gehitu da bigarren txandako janaria egokituta mantentzeko.
Jantokiko zerbitzua egunero erabiltzeko, Idazkaritzan izena ematea beharrezkoa da.

Egun bakar batzuk erabiltzeko, Idazkaritzan txartelak hartzea beharrezkoa izango da. Modu berean, jantokira noiz etorriko diren esan beharko da.

Asteazkenetan etxera joaten dira 14:45ean (irteera Zabalbidetik).

  7 JANTOKI   Gure proposamena hauxe da:
• Mahaian portaera egokiak ikastea
• Askotariko elikadura jan behar dutela ikastea.
• Ikastetxeko gela eta materialarekin garbi eta txukun izaten ikastea.
• Elkarbizitzen, jolasten , ikaskideak eta zaintzaileak errespetatzen ikastea.

   
Ikasle bakoitzak bere mahai-zapia izen osoa markatuta duelarik ekarriko du. Haue hezkuntzakoek adurretako bi ekarriko dituzte (burutik sartzekoak).

Hilabete bakoitzean ordaindu behar denari buruzko zirkularra