29Eka
2018
0

Irailera arte!!

Ikasturte honetan momentu on eta ez hain onetatik pasatu gara, asko ikasi dugu. Udako oporraldian deskantsatu eta bateriak berriz kargatu behar ditugu irailean berriz lanari ekiteko. Uda ezin hobea opa dizuegu, bihotzez!! Irailera arte!

22maiatza
2018
0

IKT tarteko heldutasun maila

IKT tarteko heldutasun maila lortu dugu. Eusko Jaurlaritzako ziurtagiria lortzeko kanpo ikuskaritza egiten da, ebidentzietan oinarritutako ebaluazioa eta ikastetxeko funtsezko prozesuetan (irakaskuntzan, administrazioan eta informazioan eta komunikazioan) IKT-ek duten ezarpen eta erabiltze maila baloratzeko. Poz pozik gaude.    

06Mar
2018
0

DBH 4-ko Azoka txikia

Pasa den astean 4. DBH-ko ikasleek azoka txikia antolatu zuten ikasketa bidaiarako dirua ateratzeko asmoz. Hau guztia ondo irten zedin, aurretiaz, eskolako hainbat familiek etxean behar ez zituzten gauzak eman zituzten. Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!!!

01Mar
2018
0

Eskerrik asko Kaiku!

Pasa den astean Indiako neskatxa biri laguntzeko gosari solidarioan parte hartu genuen Kaikuren laguntzaz. Mila esker!! Gosari solidarioko argazkiak ikusteko, klikatu ondorengo estekan.

[Basque] Page 1 [Basque] of 8