08Api
2016
0

Bizentar eskola nazioarteko kongresua

Bizentar eskola nazioarteko kongresua Bizentar eskola nazioarteko lehenengo kongresua 2016ko apirilaren 23an eta 24an Madrilen ospatuko da Landuko ditugun helburuak hauxek izango dira: 1.- Gizartean desberdintasunen eskola konpensatzailea eta inklusiboa azalaratzea 2.- Irakasleengan partaidetza sustatzea 3.- Bizentar heziketa misioan eta ikusmiran haztea 4.- Pastoral eta akademiko arteko lotura handiagoa Kongresoaren leloaren esanahia: LIBURUA  KOLOREETAKO ORRIEKIN: […]

18Mar
2016
0

Santa Luisaren Eguna.

Pasaden asteartean, martxoaren 15ean, ikastetxean, Santa Luisa de Marillac-en jaia ospatu genuen.  Gauza asko izan genituen egunaren zehar eta primeran pasatu genuen; meza, buztin tailerra, jokoak… Bideo honetan ikus dezakezue ze ondo pasatu genuen. Espero dugu zuen gustukoa izatea. BIDEOA; https://youtu.be/iKvZsRwJQVI

15Urt
2016
0

Aurrematrikula 16-17

Ikasle berrientzat 16-17 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 25tik otsailaren 5ra izango da. Ikastetxean idazkaritzan egin ahal izango da. Informazio gehiago jasotzeko Hezkuntzaren webean edo urtarrilaren 11ko EHAA-n. Matrikulazio egutegia, dokumentazioa eta baremazioa, Eragin eremuak Gurasoak bananduak daudenean argibideak

03Urt
2016
0

“Zilarrezko BIKAIN”

“Zilarrezko BIKAIN” lortu dugu! Dakizuenez, azken urteetan lan handia egin dugu ikastetxea euskalduntzeko asmoz. Arlo guztietan (ikasleekin gelan, harremanetan, paisaian…) beharrezkoak ziren erabakiak hartu dira eta hainbat ekimen gauzatu dira. Horri esker lortu dugu gaur egungo euskararen presentzia eta erabilera ikastetxean. Bilakaera hau baloratzeko eta etorkizunari begira prozesu honetan hobetzen jarraitzeko nahian, Eusko Jaurlaritzako “BIKAIN, […]

15Abe
2015
0

Gure lankide baten heriotza

Gure ikastetxean berrogei urtez irakaslea izan den Inmaculada López del Río hil zen atzo (Abenduaren 14a). Hileta bihar (Abenduaren 16a) arratsaldeko 7etan Karmelo elizan izango da. Goian bego.

[Basque] Page 9 [Basque] of 9