ASTE SANTURAKO PROGRAMA
Aste Santuan ikastetxean ekintza hauek egongo dira:
Haurtzaindegia: Aste Santuan (2017/04/10etik-2017/04/21era) zabalik egongo da.
Eskaini egiten dugun ordutegia hauxe da: 9:30etatik14:30etara. 14:30arte geratuko balira egun horietako jantokiaren zerbitzua aparte ordaindu beharko lukete, hilabeteko kuotan sartuta ez dagoelako. Dena dela, beste beharra izatekotan helarazi guri eta kontuan izango genuke.
Zerbitzu honetara apuntatzeko inskripzio orria bete behar duzue eta tutoreei eman(martxoaren 27a baino leheneago) INSKRIPZIOA Haurtzaindegia Aste Santuan
ASTE SANTUKO EGONALDIAK: Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen aisialdiko zerbitzua da (eskulanak, kooperazio jolasak …). 3-12urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ateratzeko 10 umetako taldea sortu behar da. Informazio gehiago jakiteko hemen daukazue zirkularra.Informazioa-zirkularra
Zerbitzu honetara apuntatzeko inskripzio orria bete behar duzue martxoan zehar eta idazkaritzan edo tutoreei eman behar diezue. Inskripzioa UK Aste santuan