17Urt
2020
0

Ate irekien jardunaldiak

Datorren urtarrilaren 27an ikasle berriak ikastetxean matrikulatzeko epea hasiko da. Hori dela eta, datorren astean ate irekien jardunaldiak izango ditugu ikastetxea ezagutzeko interesa duten pertsonek hurbiltzeko eta bisitatzeko aukera izan dezaten.


Garrantzitsua da guztion artean informazio hori zabaltzea eta gure Ikastetxearen ezaugarriak ezagutaraztea, familia berriek gure hezkuntza proiektuan konfiantza izaten jarrai dezaten, zuek egin zenuten bezala.


Barrukoen oniritzia garrantzitsua da Ikastetxearentzat eta, horregatik, uste dugu guztion egitekoa dela elkargoari buruz irudi ona ematea.


Guztien ahalegina eskertzen dugu.


Mila esker.

ATE IREKIAK: Urtarrilaren 20an eta 24an, 17.00etan Urtarrilaren 21ean eta 22an, 13.00ean