23Urr
2020
0

BEKAK 2020-2021

Zabalik dago 2020-2021 ikasturterako ikasteko bekak eta laguntzak eskatzeko deialdia.

NOIZ?

2020ko urriaren 9tik azaroaren 9ra arte.

NON?

Pasaden ikasturtean beka eskuratu zutenek,inprimakia idazkaritzan jaso beharko dute eta dokumentua berrikusi, aldaketaren bat egin behar izatekotan edo akatsen bat egotekotan zuzentzeko. Ondoren, inprimakia sinatu eta idazkaritzan aurkeztu beharko dute.

NOLA?

Lehenengo aldiz beken eskaera egiten dutenek, eskabidea betetzeaz gain, familia batasunaren errolda agiria, familia liburu osoaren kopia, NAN-en kopia eta, kasuaren arabera, eskabidearen atzekaldean aipatzen diren dokumentuak ekarri beharko dituzte. Behin eskabidea beteta eta sinatuta dagoela, eskabidea eta honekin harremandutako dokumentazioa idazkaritzan aurkeztu beharko dute.

CHROMEBOOK

Gailu digitalentzako dirulaguntzen eskaera aldia zabalik dago.

 Aurten Chromebook-a erosi duten ikasleentzat eta pasaden ikasturtean eskola materialerako dirulaguntza jaso zuten ikasleentzat da.

 Eskabidea egiteko epea urriaren 16tik azaroaren 16ra izango da.

Inprimakiak ikasleek eramango dituzte eta, beteta eta sinatuta daudenean, idazkaritzan entregatuko dira.