13Abe
2018
0

Martxan da jada Eskuak gure Eskolan proiektua

“Eskuak gure Eskolan” proiektuaren helburua Karitate Alabak- Begoñako Andra Mari Ikastetxea identifikatzen dituzten baloreak lantzea eta sendotzea da, hala nola, elkartasuna, tolerantzia, hurbiltasuna eta harrera. Proiektua martxan dagoen heinean, aipatutako balioak landuko dira dinamika ezberdinen bidez, Eskuak ardatz nagusi izango direlarik, eta amaitzeko, proiektuan zehar eskuei ateratako argazkiak biltzen dituen bideoa sortu eta ikastetxeko sare sozialen bitartez […]

09Urr
2017
0

PLATAFORMAri buruzko informazioa

Esteka honetan  prest dago Plataforma bertsio berria. Webgunean ere (eskuinaldean), “Educamos” ikonoa aurki dezakezue plataformara zuzen sartzeko.    Ikasle berriei  plataformara sartzeko pasahitza tutoreek emango diete, beste norbaitek behar izatekotan idazkaritzan eskatu ahal duzue.    Esteka hauetan  aurkitu ahal dituzue gidaliburuak plataforma ordenagailuetan erabiltzeko edo APP instalatzeko. APP aplikazioa instalatzeko “ikastetxe” gunean izen hau jarri […]

25Ira
2017
0

San Bizente de Paul-en Eguna

Aurten ere, urtero legez, San Bizente de Paul-en eguna ospatuko dugu ikastetxean. Irailaren 27an, ekintza-tailer desberdinen bidez eta tutoretzetan, aurtengo balorea landuko dugu: zerbitzua. Horretarako, Marguerite Naseau, lehenengo Karitate Alaba, ezagutu eta txiro eta gaixoekin egindako lana aztertuko dugu. Horrez gain, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek otoitz egingo dute eskolako kaperan (12:00etan). Irailaren 28an […]

19Ira
2017
0

IKASTURTE HASIERAKO BATZARRAK 17-18

Ikasturte hasiera guztietan bezala, bilerak izaten ditugu etapa guztietan. Hona hemen aurtengo ikasturteko datak. Irailak 21, osteguna, 17:00etan: Lehen Hezkuntzako 1.zikloa Irailak 25, astelehena, 17:00etan: 3,4 eta 5. urte Irailak 28, osteguna, 17:00etan;  urte 1 eta 2 urte Urriak 2, astelehena, 17:00etan DBH Urriak 3, asteartea, 17:00etan Lehen Hezkuntzako 3.zikloa Urriak 9, astelehena 17:00etan Lehen […]

15Urt
2016
0

Aurrematrikula 16-17

Ikasle berrientzat 16-17 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 25tik otsailaren 5ra izango da. Ikastetxean idazkaritzan egin ahal izango da. Informazio gehiago jasotzeko Hezkuntzaren webean edo urtarrilaren 11ko EHAA-n. Matrikulazio egutegia, dokumentazioa eta baremazioa, Eragin eremuak Gurasoak bananduak daudenean argibideak

03Urt
2016
0

“Zilarrezko BIKAIN”

“Zilarrezko BIKAIN” lortu dugu! Dakizuenez, azken urteetan lan handia egin dugu ikastetxea euskalduntzeko asmoz. Arlo guztietan (ikasleekin gelan, harremanetan, paisaian…) beharrezkoak ziren erabakiak hartu dira eta hainbat ekimen gauzatu dira. Horri esker lortu dugu gaur egungo euskararen presentzia eta erabilera ikastetxean. Bilakaera hau baloratzeko eta etorkizunari begira prozesu honetan hobetzen jarraitzeko nahian, Eusko Jaurlaritzako “BIKAIN, […]