1893-1981 GOGORATUZ…

28876_123247417702325_6215140_n
    Duela ehun urte baino lehen, Zabalbide kalean zegoen “Hospital y Beneficencia de Begoña” etxean, pertsona zahar eta neskato zurtzak bizi ziren.
     Etxe horretan hartutakoei emandako zaintza ez zen nahi zen bezalakoa izan. Horregatik, Begoñako apaiz batek bere fraideburuari Karitate Alaben zerbitzua eskatzeko esan zion. Eskaera egin ondoren, 4 Karitate Alaba Bilbora etorri ziren 1896. urtean eta Karitate Alaben komunitatea sortu zuten.
    Garai hartan, mantenu gastuak Begoñako Udaletxeak ordaintzen zituen -Bilboko Udaletxearekiko independientea zena-. Udaletxeak hilabete bakoitzeko 4000 erreal ematen zituen, baina, diru kopuru hori ez zen nahikoa bertako pertsona zahar, neskato zurtz eta monjak mantentzeko.
Monjek, hilabetekoa ordaindu eta gastuak orekatzeko asmoz, Begoñako Udaletxeari baimena eskatu zioten pertsona adindunak hartzeko.
1880 urtean Bilboko Udaletxea Begoñako Udaletxearekin anexionatzen saiatu zen. Hau guztia dela eta, Begoñako Udaletxea ahaztu egin zen egoitzan zeuden pertsonetaz. Aurrerago, Egoitzak arazo larriak pairatu zituen  bertako gastuak ordaintzeko; beraz, pertsona eskuzabalek emandako diruaz baliatu ziren aurrera egiteko.
Eraikuntza oso zaharra zenez eta ez zituenez behar zituen baldintzak betetzen, Pedro Lorenzo de Castañares Jaunak gaur egun ikastetxea dagoen lursaila Mario Adan de Yarza Jaunari erostea erabaki zuen, egoitzari laguntzeko asmoz. 1989. urtean Jose Mª Basterra eta Madariaga Jaun arkitektoari agindu zioten eraikin berria egiteko.
     Aipaturiko arkitektoak 1059 m2-ko azaleran ondorengo ezaugarriak dituen eraikinaren planoak aurkeztu zituen: erdiko erakina sarrera nagusiarekin eta alboetan proportzio egokidun beste eraikin bi. Beheko solairua eta beste bi maila gorantz, erdiko eraikinean atiko bat. Eraikuntza 1899. urtean hasi zen egiten. Urte berean Pedro Lorenzo de Castañares  28876_123246381035762_5044064_nJaunak, Francisco Hurtado de Saracho Jaun Notario aurrean, Iturriza Baserria deituriko lursail guztiak eman zizkien Karitate Alabei. Sor Salomé Mateok -garai hartan Komunitatearen monjaburua zenak- D.Mario Adan de Yarza eta aita Carmelitei lursailak erosi zizkien, bertan soroa egin eta aisialdian erabiltzeko.
Aurreko eraikina erabiltzen jarraitu zen berria eraikitzen zen bitartean.
Behar zuten dirua guztia laguntza eta limosnen bidez bildu zen, baita monjek harturiko zorren bidez. Sor Salome Mateok behin baino gehiagotan esan zuen: “ Hau guztia galtzerdi bat izango balitz oraintxe bertan desegingo nuke”.
1893. urteko udaberrirako eraikina amaitutzat eman zen. Egindako ahaleginek azkenik, bere fruitua eman zuten. Eguraldi ona aprobetxatuz egoitzako pertsona gaixoak eta bestelako komunitateko kideak eraikin berrira eraman ziren.
Eraikina oso handia zenez bertako eta kanpoko neskatoei eskolak ematea erabaki zen: horretarako, monja gehiago etorri ziren ikastetxera: momentu hartan, dagoeneko hamar monjek osatzen zuten komunitatea. Hau guztia 1900.urtean gertatu zen.
1925. urtean Sor Salome Mateo mojaburuak bere kargua utzi zuen eta kargudun monja berriak, barneko nesken kuota igotzea erabaki zuen. Igoera aurretik, eguneko 1,5 pezeta ordaintzen zituzten barneko neskatoek eta kanpokoen artean,txikienek 5 pezeta eta nagusiek 7 pezeta hileko. Igoera eguneko 1,5 pezetatik 3 pezetara izan zen, ondorioz 45 barneko neskatotik, soilik 15 geratu ziren. Sasoi hartan Begoñako Udaletxeari anexionatuta zegoen Bilboko Udaletxeko laguntza jasotzen duten pertsona zahar eta neskato zurtzak zeuden egoitzan.
1934. urtea esanguratsua izan zen, Ikastetxea urez hornitu zelako, ordura arte errota bat erabiliz soroan zegoen putzu batetik ateratzen zen ura. Gerra zibilaren garaian, 1936-1939. urteen artean, pertsona zaharrak hartzeko gela batzuk prestatu ziren frontean zauritutako gudari eta ordena desberdinetako  erlijiozko-pertsonak zaintzeko. Toki honetan ospitaleratu ohi ziren zaurituek ez zituzten zauri larriegiak; izan ere, eraikin hau ez zegoen ospitale izateko prest.
Gerra zibilaren ondorioz egoitzako neskato zurtz kopurua handitu zen 165 neskatora heldu arte. Horrek, arreben artean, irakaskuntzaren ideiak indarra hartzea eragin zuen.
321281_2197145641740_1115828541_n
     1950. urtean Ikastetxean Batxilerra ezarri zen eta titulua lortu ahal izateko, Bilboko emakume-institutuan egin behar zuten azterketa.
1970. urtetik aurrera ez zen beharrezkoa aipatutako institutura joatea titulua eskuratu ahal izateko; izan ere, ikastetxea filial gisa onartu zen.
1965.urtera itzuliz, komuntitateko buruek ikastetxea beste funtzio batera -Kongregazioko izangaiak izatera- zuzentzea erabaki zuten; horretarako Bilboko Udaletxeari eskatu zitzaion pertsona zahar eta neskatoak beste ongintza-egoitza batera eramatea. Udaletxeak pentsaturik egoitza herrikoa dela ustez, ezezkoa ematen zion Sor Asunción Muguetari, garai hartan mojaburua zenari. Monjek eraikina eta lursailen salerosketa idazkiak erakutsi zituzten Udaletxean.
 Arazoak konpondu ondoren Karitatearen Alabek izan nahi duten gazteak etorri ziren ikastetxera.
1971. urtean irakaskuntzarako estatuko diru laguntza eskatu zen ikastetxearentzat. 1972. urtean lortu zen.
1974 eta 1975. urteen artean 1300 ikasle zeuden ikastetxean; horregatik, monjek beraien logelak ikasgela bihurtu zituzten eta beraiek eskolaz kanpo zeuden bizitokira joan ziren bizitzera.
     1979. urtean beste ikastetxe berri bat eraiki zen. 1981.urteko irailean zabaldu zituen bere ateak.
1981. urteko uztailean, eraikin zaharra bota zen.
 28876_123244067702660_3436291_n