Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua, hizkuntza ezberdinen ikaste-irakaste prozesua eta erabilerarekin zerikusia daukaten jarduera guztien markoa da, Hezkuntza Komunitate arlo guztietan.

Hezkuntza Proiektuan aipatzen denez, gurea euskera ardatza duen Proiektua da. Gure ikasleak, derrigorrezko hezkuntzaren amaieran,  euskera, gaztelera eta ingelesa zuzen erabiltzeko konpetenteak izatea du helburu, bai ahoz bai idatziz.

Gure ikasleen Hizkuntz Profil horren lortze prozesuan, hizkuntzaren komunikazio arloak garrantzi handia hartzen du, erabileraren bitartez ikasiz.

2006tik parte hartzaileak garen Hizkuntza Normalkuntzaren Proiektuak (Ulibarri ) eta metodologia berriek: Eleanitz Proiektuak, Hizkuntza Trataera Bateratuak… Heziberri 2020 legearen markoan adierazitako hizkuntz konpetentzien komunikazio eta diziplinarteko arloak sustatzen dituzte.

Azkenik, Hizkuntza Proiektua gure ikasleek irteera profil konpetente bat lortzeko markoa da, modu erakargarrian adierazitako komunikazio- metodologien bitartez.