13Abe
2018
0

Martxan da jada Eskuak gure Eskolan proiektua

“Eskuak gure Eskolan” proiektuaren helburua Karitate Alabak- Begoñako Andra Mari Ikastetxea identifikatzen dituzten baloreak lantzea eta sendotzea da, hala nola, elkartasuna, tolerantzia, hurbiltasuna eta harrera.

Proiektua martxan dagoen heinean, aipatutako balioak landuko dira dinamika ezberdinen bidez, Eskuak ardatz nagusi izango direlarik, eta amaitzeko, proiektuan zehar eskuei ateratako argazkiak biltzen dituen bideoa sortu eta ikastetxeko sare sozialen bitartez partekatuko dugu.

Hau guztia gauzatzeko, zuen argazkiak behar ditugu eta ondoren, guztion artean Youtube kanalean egongo den proiektuaren bideoan 300 like lortzen saiatuko gara.

Anima zaitezte web@hcbegona.es helbide elektronikora zuen argazkiak bidaltzen abenduaren 21a baino lehen.

Mila esker!!