7023330     Orain dela urte batzuk, gure ikastetxeak erabaki zuen ikastetxeko eta auzoko baliabideak kudeatu behar zirela jasangarria izateko. Hori dela eta, Agenda 21 taldea sortu zen.
      Aurreko kurtsoan hainbat proiektu martxan jarri ditugu, besteak beste, “Hondakinen kudeaketa”, “Energiaren aurreztea”, “Uraren erabilera egokia”, “Kontsumo Jasangarria”, ” Elikadura osasungarria” eta “Mugikortasuna”.
      Pasa den ikasturtean zehar, munduko Aztarna Ekologikoa murrizteko asmoarekin, gure aurreko kurtsoko proiektuak sendotu genituen eta eskuratutako emaitzak, gehienetan, ontzat har ditzakegu, batez ere, gure ikastetxea ahalik eta jasangarrien izan dadin.
      Duela urte batzuk,  Eskola Jasangarriaren Errekonozimendua jaso genuen Heziketa Komunitate osoaren laguntzaz.
7023331        2018-2019 ikasturteko gaia: “Klima aldaketaren aurka, gure osasuna zainduz” izanik, elikadura osasuntsu eta jasangarria izango da bere ardatz nagusia.
Aurtengo erronken artean elikagaien kontsumo-ohiturak aztertzea eta produktu hurbilen kontsumoaren inguruko ekintza eta hausnarketak  egitea [nekazaritza ekologikoa, elikagaiak alferrik ez galtzea ekiditea eta hondakinen birziklatzea] izango dira.
Agenda 21eko BLOG -a
Ikasturteko gaia lantzeaz gain, gure helburuak izango dira: alde batetik, kontzeptu honen esanahia jakinaraztea eta bestetik, ikastetxeko estamentuei gure inguruaren dibertsitatea zaintzeko ereduak ezartzea.
Gure ikastetxeko pertsona guztiengana heltzeko, ikasturte honetarako aipaturiko gaia garatzeaz gain, Agenda 21eko ohiko ekintza ugari garatuko dira, adibidez: Kontsumo Eskolako tailerrak, Azterkosta programa, Familiek egindako Jaiotza jasangarria, ingurumen-egonaldiak eta irteerak, ikastetxeko Euskal Asteko zozketa ekologikoak (martxoan), anorexiari buruzko hitzaldiak, Koopera Merkaturako bisitak, eta kurtsoan zehar azalduko zaigun ekintza gehiago.
      Hori bai, ezin da ahaztu zein garrantzitsua den ikastetxeko ikasleen partaidetza (gure ekodelegatu maitea), bai egiten diren ekintza guztietan, baita Agenda 21eko kontuak haien ikaskideei jakinarazten ere.
Anima zaitezte etxeetan ere!
Eta eguneroko informazioa zein albiste erabilgarriak gure lana aurrera egiteko nahi izanez gero, ez ahaztu gure Agenda 21eko BLOG -a, sartu eta gozatu!