25Ira
2017
0

San Bizente de Paul-en Eguna

Aurten ere, urtero legez, San Bizente de Paul-en eguna ospatuko dugu ikastetxean. Irailaren 27an, ekintza-tailer desberdinen bidez eta tutoretzetan, aurtengo balorea landuko dugu: zerbitzua. Horretarako, Marguerite Naseau, lehenengo Karitate Alaba, ezagutu eta txiro eta gaixoekin egindako lana aztertuko dugu. Horrez gain, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek otoitz egingo dute eskolako kaperan (12:00etan).

Irailaren 28an berriz, DBH-ko ikasleen txanda izango da eskolako kaperara hurbildu eta eukaristian parte hartzeko. 1. eta 2. mailako ikasleen otoitzaldia goizeko 9:30etan izango da; aldiz, 2 ziklokoena, 3. eta 4. mailakoena, 11:00etan.

Gonbidatuta zaudete!