14Aza
2017
0

Agenda 21eko aurtengo gaia.

Agenda 21eko aurtengo gaia “KLIMA ALDAKETA ETA OSASUNA: ZARATA” izango da. Aurten tutoretzaren bidez kutsadura akustikoa landuko da eskolako giroa hobetzeko. Horretaz aparte, tailer batzuk (energia eta birziklapenari buruz), hitzaldiak… egingo ditugu. Badakizue aurten ere zozketa bat egingo dugu eta Puppy Bilbao txakurtegiari lagunduko diogu. Soinu kutsadura jakiteko zer den hemen daukazue bideo hau.

29Ira
2016
0

2016/2017 AGENDA 21

Ag 21eko 2016-2017 ikasturteko gaia  “Klima aldaketaren aurka. Gure osasuna zainduz” da. Kurtsoan zehar ekintza ezberdinak egingo ditugu gure ikasleekin.  Mundua zaintzea gure esku dago, beraz, animatu zaitezte birziklatzera, elikadura osasuntsua izatera eta kontsumoa murriztea. Informazio gehiago izateko, sartu AGENDA 21 blogean