03Urt
2016
0

“Zilarrezko BIKAIN”

“Zilarrezko BIKAIN” lortu dugu!
Dakizuenez, azken urteetan lan handia egin dugu ikastetxea euskalduntzeko asmoz. Arlo guztietan (ikasleekin gelan, harremanetan, paisaian…) beharrezkoak ziren erabakiak hartu dira eta hainbat ekimen gauzatu dira. Horri esker lortu dugu gaur egungo euskararen presentzia eta erabilera ikastetxean.
Bilakaera hau baloratzeko eta etorkizunari begira prozesu honetan hobetzen jarraitzeko nahian, Eusko Jaurlaritzako “BIKAIN, euskararen kalitate ziurtagiria” lortzeko ebaluazio prozesua hasi genuen pasa den ikasturtean.
Gogotsu aritu gara eta “Zilarrezko Bikain” lortu dugu! Gure errealitatea aintzat hartuta, oso ona izan da puntuazioa, eta jasotako gomendioak kontuan izanda, lanean jarraituko dugu.
Abenduaren 21ean Gasteizko Europa Jauregian, Euskadiko beste 64 enpresekin batera, ziurtagiria jaso genuen Lehendakariaren eskutik.
Zorionak guztioi!