GOGORARAZTEN…1893-1981

28876_123247417702325_6215140_n
    Duela ehun urte baino lehen, “Hospital y Beneficencia de Begoña”deituriko etxe handi batean pertsona zahar eta neskato zurtzak bizi ziren.  Zabalbide kalean zegoen.
     Etxe horretan hartutakoei emaniko zaintza ez zen nahi zen bezalakoa izan.
Ondorioz, Begoñako apaiz batek Karitatearen Alaben zerbitzua eskatzeko esan zion bere fraideburuari. 4 Karitatearen Alaba Bilbora datoz horrela sortzen delarik Karitatearen Alaben komunitatea. Guzti hori 1869.ean gertatzen da.
    Mantenu gastuak Begoñako Udaletxeak ordaintzen zituen, garai hartan Begoñak Udaletxea zeukan Bilboko Udaletxetik at. Udaletxeak hilabete bakoitzeko 4000 erreal ematen zituen. Diru kopuru hori ez zen nahikoa bertako pertsona zahar, neskato zurtz eta monjak mantentzeko.
Monjak, hilabetekoa ordaintzeko gai ziren pertsona zahar batzuk hartzeko baimena eskatu zioten Udaletxeari, gastuak orekatzeko asmoz.
18880ean Bilboko Udaletxea Begoñako Udaletxearekin anexionatzen saiatzen da. -Arazo hau dela eta Udaletxea ahaztu egiten da egoitzan dauden pertsonetaz.
Egoitzak arazo larriak izango ditu bertako gastuak ordaintzeko, kanpoko pertsonak emandako diruarekin , bolondresekin, mantenduko dira.
Eraikuntza oso zaharra zen eta ez zituen behar zituen baldintzak betetzen,Pedro Lorenzo de Castañares Jaunak gaur egun ikastetxea dagoen lursaila Mario Adan de Yarza Jaunari erostea erabaki zuen, egoitzari laguntzeko asmoz. 1989ean Jose Mª Basterra eta Madariaga Jaun arkitektoari agindu zioten eraikin berria egiteko.
     Aipaturiko arkitektoak, ondorengo ezaugarriak dituen eraikina aurkeztu zuen, 1059m2 tan banatua: erdiko erakina sarrera nagusiarekin eta alboetan proportzionaturiko beste bi eraikin. Beheko solairua eta beste bi solairu gorantz, erdiko eraikinean atiko bat. Eraikikuntza 1899ean hasi zen, urte berean Pedro Lorenzo de Castañares
      28876_123246381035762_5044064_nJaunak, Francisco Hurtado de Saracho Jaun Notario aurrean, Iturriza Baserria deituriko lursail guztiak emango dizkie Karitatearen Alabei.
Sor Salome Mateok, Komunitatearen mojaburua garai hartan, D.Mario Adan de Yarza eta Carmelitei lursailak erosten dizkie, bertan soroa egiteko eta aisialdirako erabiltzeko.
Aurreko eraikina erabiltzen jarraitzen zen berria eraikitzen zen bitartean.
Behar zuten dirua laguntzen bidez hartzen zen edota monjek harturiko zorren bidez.
Sor Salome Mateok baten baino gehiagotan esan zuen: “ guzti hau galtzerdi bat izango balitz oraintxe bertan desegingo nuke”.
1893ko udaberrirako eraikina amaitutzat ematen da, egindako ahalegin guztien ondorioz. Eguraldi onak aprobetxatuz egoitzako pertsona gaixoak eta bestelako komunitateko kideak eraikin berrira doaz.
Eraikina oso handia zenez bertako neskato eta kanpoko neskatoei ere eskolak ematea erabakitzen da, horretarako monja gehiago datoz ikastetxera, momentu horretan hamar monja. Guzti hau 1900.urtean gertatzen da.
     1925.ean Sor Salome Mateo mojaburuak bere kargua uzten du eta monja berriak, kargua hartzen duenak, barneko nesken kuota igotzea erabakitzen du. Igoera baino lehen, eguneko 1,5 pta ordaintzen zuten barneko neskatoek eta kanpokoek hilero ,txikienek 5pta eta nagusiek 7pta. Igoera eguneko 1,5 etik 3ptarakoa izan zen, ondorioz 45 neskato barnekoak zirenetik 15 soilik geratu ziren.
      Oraindik Bilboko Udaletxeko laguntza jasotzen duten pertsona zahar eta neskato zurtzak daude egoitzan.
1934.urtea esangarria izan zen, Ikastetxea urez hornitu zuten urtea, ordurarte , soroan zegoen putzu batetik ateratzen zen ura, errota bat erabiliz.
1936-1939.urteetan, Gerrate Zibila egon zen garaian, pertsona zaharren gela batzuk erabili ziren gudan zauritutako gudari eta pertsona erlijiosoak sendatzeko. Gudaren ondorioz egoitzako neskato zurtz kopurua gehitzen da 165 neskato arte. Ondorioz, irakaskuntzaren ideiak indarra hartzen du.
321281_2197145641740_1115828541_n
     1950ean Ikastetxean Batxilleratoa ezartzen da, titulua lortzeko Bilboko Emakumeen Institutoan egin behar zen azterketa.
    1970tik aurrera ez da beharrezko izango Instituto horretara joatea,bertan Ikastetxean atera zitekeen titulua.
1965.urtera itzuliz, Komuntitateko buruek ikastxea beste funtzio baterako ematea erabakitzen dute, horretarako Bilboko Udaletxeari eskatzen zaio pertsona zahar eta neskatoak beste egoitza batera eramatea. Udaletxeak, egoitza herrikoa dela ustez, ezezkoa ematen dio Sor Asunción Muguetari, mojaburua garai hartan. Monjek eraikina eta lursailen idazkiak erakusten dituzte Udaletxean.
Arazoak konpondu ondoren Karitatearen Alabek izan nahi duten gazte datoz ikastetxera.
      1971. urtean estatuko diru laguntza eskatzen da ikastetxearentzat, 1972. urtean lortzen da.
      1974 eta 1975. urte artean 1300 ikasle daude ikastetxean, monjen logelak ikasgela bihurtzen dira, beraiek beste pisu batzutan bizi direlarik.
     1979. urtean beste ikastetxe berri bat eraikitzen da. 1981.urtean, irailean, zabaldu zituen bere ateak.
1981. urtean, uztailean, eraikin zaharra botatzen da.
 28876_123244067702660_3436291_n