top of page

Haur Hezkuntza-2. zikloa

IMG_0430-17-16.jpg
IMG_0441-20-18.jpg

Hezkuntza sistemako lehen urratsa da.

Etapa honetako helburu nagusia umeen garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektualean laguntza ematea da.

Ziklo honetako bigarren etapan proiektuen bidezko ikaskuntzari jarraipena ematen zaio. Proiektu hauetan ikaslea da bere ikaskuntzaren protagonista.

Material desberdinen maneiu eta esperimentazioaren bidez, ikaslearen parte-hartzea lortzen da, bere errtimo, emozio eta interesak errespetatuz: era horretan autoestimua ere lantzen da.

Etapa honetako eredu linguistikoa D da. Astean hiru aldiz irakasten da ingelesa eta astean birritan joaten dira psikomotrizitate gelara.

Teknologia berrien erabilerari ere hasiera ematen zaio (robotika, joku interaktiboak…).

Berrikuntza proiektuak

  • Manipulaziozko matematika: Manipulatu daitezkeen materialetan oinarritutako gure metodologia sortu dugu. Honen helburua matematikak era natural eta ludikoan, joku gisa, ikasleari hurbiltaraztea da.

  • “Kontaidazu! Pentsatu eta esan” (ahozko adierazpena): ariketa sekuentziatu eta korro ohituren bidez, ikasleen ahozko ulermena indartzen dugu, adierazmen trebeziak hobetzeko.

 

Haur hezkuntzako lehen zikloak 3 maila ditu.

  • 3 urte.

  • 4 urte.

  • 5 urte.

 

Informazio gehiago:

 

   

bottom of page