top of page

Jantoki Zerbitzua

Jantoki zerbitzua GASCA (Gastronomia Cantábrica)  enpresak ematen du. Hiruhilabetean behin menu zerrenda eskaintzen du, kaloria kopurua eta mantenugariak adierazten dituena. Menuak Educamos plataforman kontsulta daitezke.

Menu bereziak daude behar duten ikaslentzat, adibidez: zeliakoentzat, alergiak dauzkatenentzat...

Egunean zehar behar duten ikaslentzat dieta biguna eskatzea ere posible da. Horretarako, beharrezkoa da goizean lehenbailehen idazkariari jakinaraztea.

Jangelako erabiltzaileek piknik zerbitzua erabili ahal izango dute txango egunetan.

 

Etapa desberdinetako jantokiaren eskaerari erantzuteko, atsedenaldian eskolaz kanpoko ekintzen eskaerekin batera, jantokiko txanda desberdinak antolatzen dira.

 

Jangelako sukaldea birmoldatu da eta mahai beroa gehitu zaio bigarren txandako janaria tenperatura egokian mantentzeko.

 

Jangelako zerbitzua egunero erabiltzeko beharrezkoa da Idazkaritzan izena ematea.

 

Egun solteetan zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da  idazkaritzatik pasatzea eta jantokira joango diren egunak jakinaraztea.

Ikasleekin ondorengo helburuak bete nahi ditugu:

  • Mahaian, jateko orduan portaera ona izatea.

  • Dieta orekatua izatea.

  • Jangelan ordenatua eta arduratsua izaten ikastea.

  • Elkarrekin bizitzea, jolastea eta kide eta zaintzaileenganako errespetua adieraztea.

Informazio gehiago Idazkaritzan.

IMG_0270-16.jpg
IMG_0346-Editar-25-11.jpg
bottom of page