URTEKO HEZKUNTZA BALIOA
ZAINTZEA
ZAINTZEA MAITATZEA DA

Helburu nagusia:
Hezkuntza integral eta humanizatzailea bultzatzea eta, zaintzaren pedagogiaren bitartez, guztion ongizatearekin konprometitutako pertsonak heztea, beti errespetu, anaitasun eta zerbitzu giroan eta balio ebanjeliko-bizentziarretan oinarriturik.
Helburu zehatzak:
1-Giza duintasunaren ulermen sakona sustatzea, norberaren eta besteen zaintzaren garrantzia azpimarratuz. Hau guztia pertsonaren funtsezko alderdi gisa ulertuta, Jainkoaren irudia baita eta transzendentzia-zentzua eta anaitasun unibertsala kontuan hartuz.
2-Zaintzaren kultura zeharkako ardatz gisa txertatzea: curriculumean, irakaskuntza-metodologian eta eskolako antolakuntzan. Ez gaude adimena bakarrik heztera deituak, bihotza ere kontuan hartu behar dugu.
3-Zaintzaren bizipena bultzatzea besteak zerbitzatuz eta gure karisman oinarritutako ekintza solidarioak sustatuz
