
BIGARREN HEZKUNTZA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, gure programa lau urtetan antolatzen dugu, maila bakoitzeko bi gelarekin , gure ikasleei laguntza hurbila eta pertsonalizatua eskainiz. Gure hizkuntza eredua Euskara da ( B eredua) , beraz, ikasgai guztiak euskeraz irakasten dira, Gaztelania eta Matematika izan ezik. Ingelesa ere indartzen dugu eskola-egunaren barruan Teknologia ikasgaiaren bidez, ingelesez irakasten dena.


Aniztasunari arreta.

Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako jarraipen pertsonalizatua eskaintzen dugu eta tutoretza pertsonalizatua.
Lankidetza eta zerbitzu ikaskuntza

Proiektuak talde-lanarekin eta ikaskuntzari benetako esanahia ematen dioten jarduerekin osatzen ditugu.
Orientazio akademikoa eta profesionala

Ikasketei eta etorkizuneko enpleguari buruzko erabakiak hartzen laguntzen dizugu.
Konpetentzia digitala

Gure ikasgela guztiek 1x1 gailu bat dute; ikasle bakoitzak bere Chromebooka du eta Google Workspace-ko lizentzia eta tresna digitalekin lan egiten dugu.
Proiektuetan lan egiten dugu

Ikerketa, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituzten proiektuen bidez garatzen dugu curriculuma.
Jarduera osagarriak

Interes eta trebetasun desberdinak indartzeko aukera zabala eskaintzen dugu.
Ikaskuntza zorrotza metodologia aktibo eta parte-hartzaileekin konbinatzen dugu, gure ikasleak modu integralean prestatuz beren garapen akademiko, pertsonal eta profesionalerako .
.png)


