top of page

Lehen hezkuntza

IMG_0312-22-9.jpg
IMG_0176-4-1.jpg

Lehen hezkuntzako etapa 2 ikasturteko 3 ziklotan antolatuta dago.

Etapa honetako hizkuntza eredua D da 1. eta 2. mailetan eta 3. mailatik 6.mailara B eredua da. Irakasgai guztiak Matematikak eta Lengua Castellana izan ezik euskaraz irakasten dira.

Ingeles irakasgaia ordutegi barruan indartuta dago eta lehen hezkuntzako 4.mailan irakasgaia ingelesez irakasten da. “Art”. 2. eta 3. mailetan euskaraz ematen da. Lehen Hezkuntzako 1. mailan eta hirugarren zikloan beste ikasgaietan txertatuta dago. 

Lehen hezkuntzako lehen zikloa

  • 1. Maila (2 ikasgela)

  • 2. Maila (2 ikasgela)

Lehen hezkuntzako bigarren zikloa

  • 3. Maila (2 ikasgela)

  • 4. Maila (2 ikasgela)

Lehen hezkuntzako hirugarren zikloa

  • 5. Maila (2 ikasgela)

  • 6. Maila (2 ikasgela)

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3.mailara, KIMUren metodologian oinarritutako proiektuen bidezko lanarekin jarraitzen da.

 

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara, EKIren metodologian oinarritutako proiektuen bidezko lanarekin jarraitzen da.

Lehen hezkuntzako lehenengo zikloan gaitasun digitala lantzen da ikaske prozesuan trebeago eta autonomoago izateko. Google Site erabiliz lan egiten da ikasketa indartzeko eta finkatzeko.

 

Bigarren zikloan, Google Sitesekin lan egiten da ikaskuntza indartzeko eta sendotzeko. Gainera, Eskola 2.0ko ordenagailuen erabilerarekin hasten dira, hainbat tresna digital erabiliz.

 

Hirugarren zikloan 1x1 gailuekin lan egiten da. Ikasle bakoitzako Chromebook bana dauka eta 5. Mailatik aurrera lizentzia digitalekin eta Google Workspace-ekin lan egiten da.

Gure ikastetxean, irakaskuntza banan-banakoa da eta ikasketa kooperatiboa egunero erabiltzen dugun metodologia da.

 

Informazio gehiago

 

LOMLOE euskaraz.png
bottom of page