Bigarren Hezkuntza
Etapa honetako hizkuntza eredua B da. Irakasgai guztiak Matemáticas eta Lengua Castellana izan ezik euskaraz irakasten dira.
ā
Ingeles irakasgaia ordutegi barruan indartuta dago eta teknologia irakasgaia ingelesez irakasten da. “Technology”.
ā
-
1. Maila (2 ikasgela)
-
2. Maila (2 ikasgela)
-
3. Maila (2 ikasgela)
-
4. Maila (2 ikasgela)
Etapa honetako ikasleen adina 12 urtetik 16 urtera artekoa da.
ā
Helburu orokorra ikasleak bere osotasunean garatzea da: autonomia pertsonala eskuratuz eta gizartea hobetu ahal izateko beharrezko gaitasunak garatuz. Ingelesez, Euskaraz eta Gaztelaniaz ulertu, komunikatu eta moldatzeko gaitasuna izateko hezitzen dira.
ā
Etapako ezaugarri nagusiak:
ā
-
Aniztasunaren trataera. Arreta pertsonalizatua.
-
Ikasleen orientazio akademiko-profesionala.
-
Proiektuen bidezko lana. Curriculumaren garapena proiektuen bidez egiten da.
-
Proiektuen bidezko ikasketa elkarlanean oinarritutako metodologia eta Ikasketa-Zerbitzu proiektuen bidez osatzen da: era horretan ikasten denari garrantzia handia eman nahi zaio.
-
Gaitasun digitalaren garapena. Gela guztietan lan egiteko tresna gisa 1x1 gailuak erabiltzen dira. Ikasle bakoitzak bere Chromebooka dauka eta lizentzia digital eta Google Workspace-ren bidez lan egiten da.
-
Jarduera osagarriak egiteko aukera zabala.
-
Hautazko irakasgaiak DBHko 4. mailan: Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT); Lan-jarduerari aplikatutako zientziak (LJAPZ); Ekintzailetza eta enpresa jardueren hastapenak (EEJH), Technology, Robotika, programazioa, besteak beste.
Informazio gehiago:āāā