Musika eskola
Ikastetxean musika ikastetxez kanpoko ekintza daukagu. Bertan Pianoa, Musika eta Kantu-korala irakasten dira astero.
Eskolaz kanpoko ekintza hau egin daiteke:
-
Goizetan, klase aurretik.
-
Eguerdian, goizeko klaseak bukatu ondoren edo jatorduko patio orduan zehar.
-
Arratsaldez, arratsaldeko klaseak bukatu ondoren.
Musika eskolan 18 piano dauzkagu. Horietako 10 gela txikietan daude eta gainontzekoak 3 gela handietan.
Eskolaz kanpoko ekintza honetan 5 urtetik aurrera izena eman daiteke, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu arte.
Ikasleak edozein mailatan daukela eman dezakete izena, ez da beharrezkoa aurreko urteetan musika eskolan egon behar izana. Edozein momentu ona da musika ikasten hasteko. Gainera, bananbanako arreta eskaintzen dugu ikasle bakoitzaren maila eta erritmoa errespetatuz.
Pianoa egunero ikasten da eta astean birritan banan-banako saioak egiten dira.
Astean birrian musika hizkuntza ere lantzen da: ikasle bakoitzari dagokion mailan.
Astean behin kantu korala lantzen da.
Ikasturtea bukatzen denean entzunaldia antolatzen da. Bertan musika eskolan ikasten egon diren ikasleek parte hartzen dute banakako obra bat interpretatuz eta kantu koralean entseatutako abestiak aurkeztuz.
Ikastetxeko Youtube kanalean posiblea da entzunaldiak nolakoak diren ikustea.
Azkenik, nahi duten ikasleek Kontserbatorioan Gradu profesionala egiteko prestakuntza ere egin ahal izango dute.