Kudeaketa Aurreratua EFQM eredua
2002an, Ikastetxeak kudeaketa aldaketa baten aldeko apustua egin zuen.
Zuzendaritza Taldea Kudeaketa Sistemen gaietan trebatzen hasi zen; hala nola: Kalitate eta Bikaintasun printzipioetan oinarrituta, kudeaketa aldaketan eta prozesuen araberako kudeaketan.
2005eko irailean Ikastetxeak EUSKALIT Bikaintasunarekiko Konpromiso Ziurtagiria jaso zuen eta, horrela, Kalitatearen printzipioetan oinarritutako prozesu luzea hasi zen, prozesuen kudeaketaren bidez eta Etengabeko Hobekuntza Sistema garatuz.
2005-2006 ikasturtean 3 pertsonek osatutako Kalitate Batzordea (zuzendaria, ikasketa burua eta kalitate arduraduna) hasi zen funtzionatzen. Batzorde hori pertsona guztien beharrak, kezkak, proposamenak biltzeaz eta haien bideragarritasuna ikusteaz arduratzen da.