top of page
Search

WEBGUNE BERRIA!


Ongi etorri gure web orri berrira.


Talde osoak ahalegin handia egin du egungo joeretara egokituko den webgune bat garatzeko; hala, ez ditugu alde batera utzi nahi erabiltzaileren beharrak, eta, beraz, sarrera honetan webguneko atal garrantzitsuenak azalduko ditugu.


1- EDUCAMOSERAKO ZUZENEKO ESTEKA


Webguneko edozein orri edo ataletan, menu-barra bat aurkituko dugu pantailaren goiko aldean. Eskuineko muturrean, Eduamos izenarekin batera doan logotipo txikiaren gainean klik eginda, zuzenean sartu ahal izango gara ikastetxeko Eduamos plataformara. Bertan, ikasleen notak eta ikastetxeak argitaratuko dituen beste komunikazio batzuk kontsultatu ahal izango ditugu. Eskuinerago, euskara eta gaztelaniaren arteko hizkuntza aldatu ahal izango dugu, gure lehentasunaren arabera.




2- ALBISTE ETA KOMUNIKATU GARRANTZITSUENAK


Web orriaren orri nagusian, une honetan garrantzi handiena duten 3 albiste edo komunikatuak ikus ditzakegu. Albisteak "nabarmendua" izenburupean aurkezten dira. Atal hau sarritan erabiliko du ikastetxeak familiekin komunikatzeko, ohikoak diren beste bideekin batera.



Albiste guztietarako sarbidea izateko, menu nagusiko barrara jo beharko dugu, "Gaurkotasuna" aukeran klik egin, eta goitibeherako menuko "albisteak" aukera hautatu.



3- AGENDA


Ikastaroko ekitaldi garrantzitsuenen egutegira sartzeko, "Gaurkotasuna" aukeran klik egin behar dugu goiko menu-barran, eta menu zabalgarrian, "Agenda" hautatu. Hemen, besteak beste, ekitaldiak, jaiak eta funtsezko data akademikoak agertuko dira.



4- LANEAN JARRAITZEN DUGU


Webgunea guztiz birdiseinatu da, baina etengabeko hobekuntza prozesua jarraituko du. Webgunearen bidez gurekin harremanetan jarri nahi baduzue hobetzen laguntzeko, "Kontaktua" eta "Galderatu" ataletan dagoen inprimakia bete dezakezue.






79 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page